hitz-kolpez

loretik irainera

gazteen arteko genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazio kanpaina Araban

Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimentzako Arreta eta Laguntza Zerbitzua

900 840 111

Inspirable Creatividad, colaborador de la campaña "a golpe de palabra-de la flor al insulto"

Inspirable creatividad-ren laguntzarekin

Gobierno Vasco, Departamento de Educación, colaborador de la campaña "a golpe de palabra-de la flor al insulto"

kanpaina

icono para la sección la campaña 2016 s de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"

2019

Hitz-kolpez

Non? Felix Petite antzokian.

Noiz? Azaroaren 20tik abenduaren 12ra.

«A golpe de palabra · Hitz kolpez» du izenburua Gazteriaren Foru Erakundeak Arabako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Zerbitzuarekin elkarlanean 2015etik babesten eta sustatzen duen eta Arabako lurralde historikoan egiten den programak. Bada, programaren xede eta filosofiarekin zintzo jokatuz, gizartea inplikatzen, indarkeriaren detekzioa bultzatzen eta errespetuan nahiz berdintasunean oinarritutako bizikidetza-eredu alternatiboak sustatzen dituzten ekintzak garatzen jarraitzen dugu.

Proiektuak, programaren barruan iraun duenez, bere bilakaera eduki du lau urteko ibilbidean: hasieran, antzezlana bera sartzen zen herritarren ohiko bizitzara, kaleetan lehenik, eta eskola-zentroetako ikasgeletan ondoren.

Orain, 2019an, ikus-entzuleak sartuko dira gune eszenikora. Ezohiko antzezpena dugu hau, eta ikusitakoaren nahiz sentitutakoaren inguruan hausnartzeko edo eztabaidatzeko parada ematen du. Lehen, ikasgeletara sartzen ginen, eta muturra sartzen genuen ikasleen benetako testuinguruan, egunez egun hartzen duten tokian; orain, berriz, gure lurraldera ekarriko ditugu: antzerkiaren kutxa eszenikora.

Oraingo honetan, ingurune akademikoa irudikatu dugu, jolastokia, kantxa eta aldagela hartzen dituen eszenografiaren bidez. Eskola-zentroa deseraiki dugu, eta bestelako itxura eman, protagonistak ikus-entzule gazteak izango dituen istorioa kontatzeko. Agertokian bertan hitzez hitz eta urratsez urrats zeharkatu beharko duten istorioa kontatzeko.

Istorioan, bada, hainbat gai dira hizpide: indarkeria matxista, mikromatxismoak, genero-rolak, homofobia, harreman sexu-afektiboetako kontrola, maitasun erromantikoa eta berori inguratzen duten mitoak, diskriminazio positiboa, feminismoa, edertasun-kanonak, ahalduntzea eta abar.

Fitxa artistiko-teknikoa:

Ideia eta zuzendaritza: Mikel Gomez de Segura

Gidoia: Josean de Miguel

Eszenografia: Fco. Javier Larreina

Argiak: Javi Ulla

Itzulpena: Asier Diaz

Antzezleak:

Erika Alonso, Unai Gastaminza, Anne Rodríguez, Iker Reyes, Marieta Colomo, Jon Carlos, Amaia Calvo

Grafismoa: JK

Jatorrizko musika:

Ikuskizunaren sarrerako musika: Kajota “Kalamarmen” - Annekdotas

Ekoizpen exekutiboa: Oihane Sarrionandia

Eztabaidaren dinamizazioa: Sheia Melcon - Sortzen aholkularitza-enpresa

Eskerrak:

Gasteizko Arte Eszenikoen Tailerra

Gasteizko Udalaren Antzoki Sarea

Zigoitiako Udala

2016

Hitz-kolpez

Hitz-kolpez proiektuaren helburua da gazteen arteko harremanetan indarkeria prebenitzeari buruzko gogoeta sustatzea, gazteen erlazionatzeko moduan egunero ikusten diren ideia eta jarrera sexistak identifikatzearen bidez.

Gazteak tartean sartu nahi dira, eta proposamena haien berezko espazioetara egokitu da horretarako, proposatu diren egoerak argi identifika ditzaten.

Indarkeria sexistaren prebentzioan genero ikuspegitik esku hartzeko beharra hartu da oinarritzat, harremanen zimendu izan behar duten balioak garatzea helburu hartuta: emakumeen eta gizonen berdintasuna, norberaren autonomia, norberaren ekintzen gaineko erantzukizuna, pertsonekiko errespetua eta, batez ere, gero eta askotarikoagoa den errealitatea osatzen duten desberdintasunekiko errespetua. Eta, hori guztia, arazoei eta gatazkei indarkeriarik gabeko ikuspegitik aurre egiteko gaitasunak garatzean funtsatuta.

Jarduteko etapa berri honetan, helburua da azaltzen diren askotariko egoerak hurbiltzea programaren xede diren pertsonen ingurunerik gertukoenera eta identifikatzeko errazenera. Beraz, jarduketak egiteko espaziorik egokiena gazteen ohiko prestakuntza gela da, beren egunerokotasunaren zati den espazioa, kontzeptuak ahalik eta gertuen eta errealen sentitu ditzaten.

Aurreko etapan, emakumeen eta gizonen berdintasun faltari buruz gogoeta egin zen, indarkeria sexista izatearen kausa nagusitzat hartuta; indarkeria mota horren oinarri diren eguneroko hainbat eta hainbat egoera edo “mikromatxismo” nabarmendu ziren, eta emakumeen banakako zein taldeko ahalduntzea azpimarratu zen, indarkeriari aurre egiteko tresnatzat jotzen baita.

Oraingo honetan, aurreko lerroak landuko dira berriz, eta ekintza zehatzak gehituko dira eskola jazarpenari buruz hausnartzeko; eskola jazarpenaren bi alderdi hauei buruz, zehazki:

- Alde batetik, eskolako jazarpena, tratu txarra, diskriminazioa edo indarkeria arrazista, besteak beste honako hauengatik gertatzen dena: kultura hegemonikoaren parte ez izatea, hizkuntza, kultura ezaugarri desberdinak izatea eta janzkera (hiyaba).

- Bestalde, sexu orientazioa edo genero identitatea dela eta eskolan egiten den jazarpena, bullying homofobikoa edo transfobikoa ere esaten zaiona; eskola jazarpen mota bat da, zeinetan ikasle batek, ikaskideen jokamoldearen ondorioz, haien irainak, bazterketa, mehatxuak eta erasoak jasaten dituen. Jokamolde horien eragina proportzio antzekoan jasaten dute mutilek eta neskek, eta Lesbiana, gay, transexual eta bisexualen Estatuko Federazioaren (FELGTB) arabera, gizonezko gay edo bisexualen % 60ri eragiten dio, eta horietatik % 43k bere buruaz beste egitea ere pentsatu du. Horregatik, egokia iruditzen zaigu alderdi horri berariaz heltzea, babesa eta laguntza emateko eta ageriago egiteko, ikasgeletan eta haietatik kanpo diskriminazio jokabiderik egon ez dadin.

kanpaina

icono para la sección la campaña 2015 de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"

2015

Hitz-kolpez

Euskal Herrian, genero-indarkeriagatik aurkeztutako hiru salaketatik bat, 30 urtez azpiko neska batek jarritakoa da.

Azken hamarkadetan, berdintasunean eman diren aurrerapenek asko lagundu dute gazteriak genero-indarkeria eta harremanen sexismoa errazago identifika dezan. Dena den, indarkeria gauzatzeko moduak aldatu dira, eta matxismoarentzat eszenatoki berriak sortzen ari dira, besteak beste teknologia berrien kasuan.

Gazteriaren Foru-Institutuak eta Arabako Foru Aldundiak, Traspasos Kultur konpainiarekin batera, “Hitz-kolpez” kanpaina jarri dute abian, gazteria genero-indarkeriaz sentsibilizatzeko asmoz. Hiritarren parte-hartzearen eta antzerki ekintzen bitartez, kanpainaren lehenengo fase hau mikromatxismoen detekzioan eta indarkeriaren modu leunetan zentratzen da. Horretarako,  baliabideak eskaini eta gazteen zeregina sendotuko du teknologia berrien baitan eta hortik kanpo ematen diren indarkeria psikologikoari aurre egiteko.

2015

Performanceak

Aurkezten diren ekintza antzeztuak, “HITZ-KOLPEZ” proiektu osoan zehar bezala, neska gazteei zuzentzen zaizkien indarkeria psikologikoko egoera komunak azaltzen dituzte, agertzen zaizkien egoerei aurre egiteko detekziorako baliabideak gehituz  eta neska gazte hauen papera indartuz.

Ekintza kubo baten barruan ematen da, ikusleak genero-indarkeria jasaten duten neska gazteek bizi dituzten egoeren antzezpena  behatzen du,  kubotik kanpo dagoela. Sarritan neska gazteak haien ingurunetik isolaturik geratzen dira eta bere bikotearekin soilik erlazionatzen dira, Indarkeria honen gauzatzailea dena.

2015

Instalazioak

Emanaldiak kaleetan eta leku publikoetan izango dira gazteen genero-indarkeriaren inguruan gizartearen arreta irabazi nahian. Norbanakoak besteekiko zer nolako harremanak dituen aztertzeko gogoeta egingo da. Eta hiritar edonor jakitun izan dadin genero indarkeria ez dela arazo pribatua eta bikotera mugatzen dena, baizik eta denon arazoa dela.

zer da?

icono para la sección ¿qué es la violencia de género? de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"
Emakumeen aurka berariaz erabiltzen den indarkeria mota da genero indarkeria. Hortaz, indarkeria terminoa baino murriztaileagoa da eta abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoak, genero indarkeriaren aurka erabateko babesa emateko neurrienak, honela definitzen du: genero indarkeriatzat ulertzen da indarkeriazko egintza oro, fisikoa nahiz psikologikoa, baita sexu askatasunaren aurkako erasoak, mehatxuak, derrigortzeak edo nahierara askatasunaz gabetzea ere, zeina emakumeen aurka erabiltzen duten haien ezkontide direnek edo izan direnek, edo haiekin antzeko maitasun harremanak dituztenek edo izan dituztenek, nahiz eta elkarbizitzarik ez izan, bereizkeriaren, desberdintasun egoeraren eta gizonek emakumeei ezartzen dizkieten botere harremanen agerpen gisa.

Genero

Indarkeria

kontaktua

icono para la sección de contacto de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"

bidaltzen

Bidalketa akatsa

 Zuzen bidalita

datuak

icono para la sección de datos de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"

Emakunderen datuen arabera, 2018an 4.244 emakume izan ziren indarkeria matxistaren biktima.

Indarkeria horrek adin guztietako emakumeei eragiten die, baita gazteenei ere. 2018an indarkeria matxista jasan zuten emakumeen %40k ia 30 urte edo gutxiago zeuzkaten, eta biktimen %11,6 18 urtetik beherakoak ziren.

18 urtetik beherako emakumeek jasaten dituzten indarkeria mota nagusiak familia barruko indarkeria eta sexu-indarkeria dira. Hala ere, nabarmentzekoa da hamar biktima nerabetik (14 eta 17 urte artekoak) ia hiruri bikotekideak edo bikotekide ohiak egin ziela eraso.

Erasotzaile gazteenek presentzia berezia dute familia barruko indarkeriaren eta familia-eremutik kanpoko sexu-indarkeriaren kasuetan. Gainera, azpimarratu egin behar da 2018an bikotekideari edo bikotekide ohiari eraso egin zioten lau gizonetik batek 30 urte edo gutxiago zituela.

Genero

Indarkeria

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA PAIRATU DUTEN EMAKUMEEN BANAKETA, ADINAREN ARABERA. Absolutuak eta %a. EAE, 2018

14 urtetik 17 urtera

18 urtetik 20 urtera

21 urtetik 30 urtera

31 urtetik 40 urtera

41 urtetik 50 urtera

14 urte baino gazteago

51 urtetik 64 urtera

65 urte baino zaharragoa

21,7%

9%

25,7%

21,7%

6,1%

6,5%

5,5%

3,8%

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA ERABILI DUTEN ERASOTZAILEEN BANAKETA, ADINAREN ARABERA. % EAE, 2018

Kampoan utzi dira kasu batzuk, adina ezagutzen ez delako (%2,54)

14 urte baino gazteago

14 urtetik 17 urtera

18 urtetik 20 urtera

21 urtetik 30 urtera

31 urtetik 40 urtera

41 urtetik 50 urtera

51 urtetik 64 urtera

65 urte baino zaharragoa

28,99%

11,58%

26,87%

21,48%

4,24%

3,50%

3,03%

0,32%

Adingabeak: % 3,82

18-30 urte: % 25,71

31-50 urte: % 55,86

50 urtetik gora: % 14,61

18 urtetik beherakoak: % 11,6

18-30 urte: % 28,2

31-50 urte: % 47,4

50 urtetik gora: % 12,8

Kampoan utzi dira kasu batzuk, adina ezagutzen ez delako (%0,2)

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEAK ADINAREN ARABERA, AMAITZA OROKORRAK ETA ERASOTZAILE MOTAREN ARABER

18 urte baino gazteago

18 urtetik 30 urtera

31 urtetik 50 urtera

50 urte baino zaharragoa

Total

Total

Pareja/Expareja

Intrafamiliar

Libertad sexual

11,6

2,2

31,2

40,9

28,2

31,5

14,1

34,6

47,4

58,0

22,7

20,3

12,8

8,4

32,0

4,2

100

100

100

100

berdintasun eta errespetuzko harremana

icono para la sección relacion igualitaria respetuosa de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"

Harremana da bi pertsonek elkar maitatzen dutenean, elkarri errespetua diotenean eta elkarrekin ondo pasatzen dutenean.

Batak bestea onartzea eta batak bestea bakoitzak dauzkan dohainekin eta akatsekin maitatzea da.

Batak bestea ondo tratatzea da, samurtasunez, batak besteari begirunea galdu gabe.

Batak besteari entzuten jakitea da, bai eta batak besteari arazoak, ardurak eta nahiak kontatzea ere.

Sentimenduak bateratzea da, non pertsona batek ez baitu bestea azpiratzen.

Elkarrekiko konfiantza izatea da, eta ez egiaztatzen ibiltzea bikoteak dioena egia den ala ez.

Ikuspuntu desberdinak izatea da, eta haiei buruz hitz egitea inork bere ikuspuntua inposatu gabe. Ez beti gazta eta ogi.

Esperientziak eta uneak elkarrekin partekatzea da, bai eta norbere denboraz eta espazioaz gozatzea ere, lagunekin eta familiarekin egoteko, edo zaletasunik gogokoenari denbora emateko, eta hori bera bikoteak egiteak ez digu molestatuko.

Norberagatik gauzak egin ditzala etengabe eskatuz bikoteaz ez gehiegi baliatzea da.

Askatasun osoz hitz egitea da, bikotea guk esandakoagatik haserrarazteko eta hark zerbait debekatuko digulako beldurrik izan gabe.

Batak besteari aurka egiten dionean inor ez haserretzea da.

Bikotekidearen ahalegina eta lana balioestea da.

Inork bere nahia ez inposatzea da.

Bestearen iritziak, gustuak, jarduerak eta lagunak onartu eta errespetatzea da.

Elkarri laguntzea da planetan eta proiektuetan, nahiz eta beti ados ez egon.

Onartzea da neurritik irten edo okertu egin garela.

Ulertzea da batzuetan amore eman behar dela zerbaitetan ados egoteko.

Bioi eragiten dizkiguten erabakiak elkarren artean hartutako erabaki baten ondorio izatea da.

nagusitasun eta kontroleko harremana

icono para la sección de relacion de dominio y control de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"

Ez baditu zure lagunak jasaten eta nahiago badu biak bakarrik egotea.

Beti erabakitzen badu berak noiz gelditu, zer ordutan, non…

Esaten badizu ez duela atsegin bera gabe joan zaitezela inora, eta hori justifikatzen badizu esanez ezin duela zu gabe egon.

Zure janzkera, makillajea, hizkera zein jokaera kontrolatzen baditu.

Babesle eta aitatiar agertzen bada honelako gauzak esanez: "nik badakit zer den ona zuretzat”, “badakit zer komeni zaizun”…

Berak nahi duena lortzeko batzuetan errudun sentiarazten badizu.

Xantaia egiten badizu berarekin sexu harremanik eduki nahi ez duzulako, zalantzan jarriz beragatik sentitzen duzuna.

Zure zorigaitzaren errua zeuk daukazula esaten badizu.

“Urduri jartzen bada” zuk aurka egitean.

Uzten baduzu “edozer egiteko gai” dela esaten badizu.

Batzuetan "berotu” eta zu jotzeko gogoa daukala esaten badizu.

Ez badu jasaten ez jakitea zer egiten duzun egunean zehar.

Zure lagunek berataz zer dioten jakiteko premia badauka.

Zure mugikorra kontrolatuta edukitzen ahalegintzen bada jakiteko norekin hitz egiten duzun.

Bera zirikatzen ari zarela uste badu “sutan jar dadin”.

Ez bada fio esaten diozunaz eta egiaztatu egiten badu.

Asko kostatzen bazaio barkamena eskatzea, eta are gehiago zuri.

Gizona denez, pentsatzen badu emakumeak babestu behar dituela.

Ez badago prest etxeko lanez arduratzeko eta etengabe ihes egiten badie, eta dena eginda eman diezaiotela lortzen badu.

Berak hartzen baditu bikotearen erabaki garrantzitsuak.

Iseka egiten badizu eta jendaurrean lotsarazi.

Zure iritziak edo zure pentsaera etengabe kritikatzen baditu.

Ez bada arduratzen zure kontuez.

Kontrola galtzerainoko bezain urduri jartzen bada inoiz zurekin eta beldurra sentitzen baduzu.

Berak baino gaitasun txikiagoa duzula sentiaraziz tratatzen bazaitu.

Flor Marchitandose, Logotipo para la Campaña de sensibilización contra la violencia de género para la juventud de Álava

Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimentzako Arreta eta Laguntza Zerbitzua

900 840 111

Inspirable creatividad-ren laguntzarekin

Gobierno Vasco, Departamento de Educación, colaborador de la campaña "a golpe de palabra-de la flor al insulto"

Emakumeen aurkako Indarkeriaren Biktimentzako Arreta eta Laguntza Zerbitzua

Inspirable Creatividad, colaborador de la campaña "a golpe de palabra-de la flor al insulto"

900 840 111

Gobierno Vasco, Departamento de Educación, colaborador de la campaña "a golpe de palabra-de la flor al insulto"
Inspirable Creatividad, colaborador de la campaña "a golpe de palabra-de la flor al insulto"
Flor Marchitandose, Logotipo para la Campaña de sensibilización contra la violencia de género para la juventud de Álava
Inspirable Creatividad, colaborador de la campaña "a golpe de palabra-de la flor al insulto"
Gobierno Vasco, Departamento de Educación, colaborador de la campaña "a golpe de palabra-de la flor al insulto"
Gobierno Vasco, Departamento de Educación, colaborador de la campaña "a golpe de palabra-de la flor al insulto"
Inspirable Creatividad, colaborador de la campaña "a golpe de palabra-de la flor al insulto"
icono para la sección la campaña 2016 s de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"
icono para la sección ¿qué es la violencia de género? de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"
icono para la sección de contacto de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"
icono para la sección la campaña 2015 de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"
icono para la sección de datos de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"
icono para la sección relacion igualitaria respetuosa de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"
icono para la sección de relacion de dominio y control de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"
icono para la sección de enlaces de la campaña "a golpe de palabra - de la flor al insulto"